48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

100/2006 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, "Monte Alto - Milagroko eguzki baratzearen proiektua", Acciona Solar, S.A.k sustatua, jendaurrean jartzen duena. Proiektu hori Milagroko udalerrian gauzatuko da, 4. poligonoko 1.077 (A, C, D azpilurzatiak), 1.080, 1.081 eta 1.082. lurzatietan eta 3. poligonoko 208, 209, 211, 212, 213, 218 eta 235. lurzatietan eta 238. lurzatiko 1.000 m²-tan.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2. C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak ikusirik, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea, 4/2005 Foru Legearen 27.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, "Monte Alto - Milagroko eguzki baratzearen proiektua", Acciona Solar, S.A.k sustatua. Proiektu hori Milagroko udalerrian gauzatuko da, 4. poligonoko 1.077 (A, C, D azpilurzatiak), 1.080, 1.081 eta 1.082. lurzatietan eta 3. poligonoko 208, 209, 211, 212, 213, 218 eta 235. lurzatietan eta 238. lurzatiko 1.000 m²-tan.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Milagroko Udaletxean egonen da ikusgai, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Milagroko Udalari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 17an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0604811