48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

232/2006 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 35/2006).

Ikusirik Nafarroako "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboko soldaten 2006ko berrikuspeneko akordioaren testua (espediente zenbakia: 35/2006).

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 24an sartu da 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 76/2004).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen duela Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Optika dendak" sektorearen soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea (hitzarmenaren kodea: 3102155), Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 9an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

OPTIKA DENDEN SEKTOREA: 2006ko LAN HITZARMEN KOLEKTIBORAKO SOLDATEN TAULAK

AKTA

Iruñean, 2006ko otsailaren 7an, bildu da "Optika dendak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren Deliberazio Batzordea. Bertan izan dira ondoren aipatzen diren erakunde eta ordezkariak.

Enpresaren aldetik: Ignacio Rouzaut García jauna, Joaquín Induráin Berrade jauna, Jesús Angel Gambra Barbarin jauna eta Francisco Javier Sagüés Sala jauna.

Langileriaren aldetik: Unión General de Trabajadores-en izenean, Alicia Sanz Pascal andrea, José Luis García Azcárate jauna eta Fernando Pozueta Fernández jauna.

ERABAKI DUTE:

Lehena._Nafarroako "Optika dendak" sektorearen lan hitzarmen kolektibo indardunak ezartzen duen bezala, "urte iraganeko benetako KPIa gehi ehuneko 1,25 izanen da soldata-igoera. 2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, I. eranskineko soldata-tauletan Gobernuak aurreikusitako KPIa gehi puntu bat gehituko du Interpretazio Batzorde Mistoak, eta 2006ko lehen hiruhilekoan bilera egin beharko du horretarako".

Bigarrena._Hitzarmenaren Batzorde Mistoa bildu delarik, erabaki du Hitzarmenaren 1. eranskinean agertzen diren lansari-taulei % 3 gehitzea, hau da, Nafarroako egiazko KPIa gehi puntu bat gehitzea. Igoera horrek atzerako eragina izanen du, 2006ko urtarrilaren 1etik hain zuzen.

Igoera hori aplikatuz, % 3 alegia, behean azaltzen denaren arabera aldatuko dira 2006ko lansarien taulak.

Hirugarrena._Erabaki honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen duen egunean hartuko du indarra. Erabaki honen ondorio ekonomikoak atzera eramanen dira, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko baita.

Laugarrena._Erabaki hau Nafarroako lan agintaritzara igortzea erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Eta adostasuna frogatzeko, erabaki hau eta 2006ko lansarien taulak sinatzen dituzte.

OPTIKA DENDEN 2006KO SOLDATEN TAULA

2005 taula + % 3 (2006ko KPI aurreikusia (% 2) + puntu 1)

0.

Zuzendaria, Optikari diplomaduna-Arduradun teknikoa

1.415,17

VII.

Arduradun nagusia, denda edo establezimenduko arduraduna

1.293,88

VI.

Atalburua, tailerreko arduraduna, optometrista-optikari diplomaduna, kontaktologo-optikari diplomaduna, saltzaile nagusia

1.172,56

V.

1. mailako ofizial administraria, 1. mailako saltzailea, tailerreko 1. mailako muntatzailea, biltegi-arduraduna, programatzailea, bigarren urteko praktiketako optikari diplomaduna

1.051,27

IV.

2. mailako ofizial administraria, 2. mailako saltzailea, kutxazaina, tailerreko 2. mailako muntatzailea, LH Optikaria eta audioprotesista, lehen urteko praktiketako optikari diplomaduna

1.010,83

III.

l. mailako administrari laguntzailea, dendako laguntzailea, kutxako laguntzailea, tailerreko laguntzailea, biltegiko laguntzailea, atezaina, igogailuzaina, banatzailea

970,39

II.

2. mailako administrari laguntzailea, peoi espezializatua

929,97

I.

Peoia, dendako mutila, tailerreko mutila, biltegiko mutila, garbitzailea

905,71

Ikastuna, bigarren urtekoa

699,67

Ikastuna, lehen urtekoa

629,70

Iragarkiaren kodea: F0604626