48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

289/2006 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez "Mendabiako hondakin-uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak finkatzen dira.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 11ko 4/2006 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 1ean emandako 148/2006 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko martxoaren 13ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Mendabiako Udaleko alkateari dei egitea, 2006ko maiatzaren 3an udaletxean ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura.

3. Andrés José Gil Solana jauna eta Miren Eseverri Roda andrea, Toki Administrazioko Departamentuko administrazio publikoko teknikariak (APT), izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, okupatu aitzineko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sinatu ditzaten.

4. Alfredo Torreblanca Lafraya, Maria Carmen Uriz Lusarreta eta Laura Ardanaz Arizcuren jaun-andreak administrazioko peritu izendatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Mendabiako udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean".

Iruñean, 2006ko martxoaren 29an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0605581