48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

46/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako mugapean" izeneko oinarrizko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 40/385 k.p.ean, Lodosako mugapean" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikaziko kontseilariak, abenduaren 20ko 519/2005 Foru Aginduaren bidez, teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako mugapean" izeneko oinarrizko proiektua. Agindu hura 2006ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urte horretako urtarrilean.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Jendaurreko aldian ez da inolako alegaziorik aurkeztu, ez proiektuan azaldutako konponbideari, ez eta proiektuak ukituriko eskubide eta ondasunen zerrendari ere.

Proiektu horrekin bat, 43/310 k.p.-ko pasagunea itxi eta 42/385 k.p.-ko pasagunea kentzeko eraikuntza proiektua prestatu da. Honen obrak egiteko aurrekontua 583.766,30 eurokoa da eta egiteko epea, bost hilabetekoa.

Adierazi beharra dago, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeetan aurreikusitako ondorioetarako, proiektua behin betikoz onesteak berarekin dakarrela irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 235.7 artikuluan adierazitakoa, hau da, obrek ukituriko lurren onura publikotzat jotzea eta proiektuak ukitutako ondasunak presaka okupatu beharra.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 42/385 eta 43/310 k.p.etan, Lodosako mugapean" izeneko oinarrizko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea.

2. "Castejón-Logroño-Bilbo lineako trenbide pasaguneak kentzea 40/385 k.p.ean, Lodosako mugapean" izeneko eraikuntza proiektua behin betikoz onestea. Haren aurrekontua 583.766,30 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Lodosako Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko martxoaren 29an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0605787