48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Turismo zuzendari nagusiak, martxoaren 20ko 58/2006 Ebazpenaren bidez, 2006an Italian zabalkunde lanak egiteko laguntza teknikoa kontratatzeko dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Xedea: 2006an Italian zabalkunde lanak egitea.

_Esleitzeko modua eta prozedura: prozedura irekia, lehiaketa irekia eta izapidaketa arrunta.

_Aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua 65.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko erregistroan, Iruñeko Navarrería kalean, 39an, lehen oinean, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan adierazitako erregistroren batean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatutako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

_Klausula administratibo eta teknikoen agiriak interesatuen esku daude Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuan (Navarreria, 39, 2.a, 31001 Iruña. Posta elektronikoa: imartinl@navarra.es).

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Hamaikagarren egunean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina kontatuta, 11,00:00etan.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izen-deiturak ......................, NANa ................., bere izenean edo ondoko honen izenean ..................... IFKa ...................., kontratua esleitzeko izapidaturiko prozeduraz jabeturik eta klasula administratibo eta partikularren eta baldintza teknikoen agirien berri izanik, konpromisoa hartzen du lan horiek egiteko, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ................(zenbakiz eta letraz) euroren truke, BEZa barne.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iruñean, 2006ko martxoaren 27an._Turismo zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.

Iragarkiaren kodea: F0605539