48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

483/2006 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, otsailaren 10eko 207/2006 Ebazpena zuzentzen duena.

Ikusirik otsailaren 10eko 207/2006 Ebazpena, merezimendu lehiaketa berariazkorako deia egiten duena, Zerbitzuetako Eskalari atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen lanpostu horniketarako.

Aipatu deialdiaren I. eranskinean akatsa izan dela erreparatuta, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 105. artikuluarekin bat etorriz eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, bidezkoa da aipatu 218/2006 Ebazpena, otsailaren 3koa, zuzentzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan legez esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Otsailaren 10eko 207/2006 ebazpenaren I. eranskina zuzentzea.

Honela dioen tokian:

Lanpostu-zenbakia: 329.

Lanpostuaren izena: Lantegiko burua.

Berezitasuna: Mekanika.

Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Saila.

Maila / Lanaldia: 18 / Z.

Honela esan behar du:

Lanpostu-zenbakia: 329.

Lanpostuaren izena: Lantegiko burua.

Berezitasuna: Mekanika.

Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza Saila.

Maila / Lanaldia: 18 / G.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena._Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0605318