48. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

653/2006 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan 3. Oineko Erizaintza Unitateko buru izateko lanpostu huts bat (65938) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 22ko 1849/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 44 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak ziren. Deialdia 2005eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 152. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko 3. Oineko Erizaintza Unitateko buru izateko lanpostu huts bat (65938) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

USECHI GOÑI, MARIA PILAR

SAN MARTIN EQUIZA, MARIA JESUS

GASTON MARTINEZ, MARIA JESUS

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Fernando Boneta Beorlegui, Ubarmin Klinikako zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Mahaikidea: Ana Goñi Lerchundi, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Ana Armendariz Alzate, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Lourdes Marco Sanz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: Dolores Paño Peña, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Maríaje Esain Nicuesa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: Maite Velasco García, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: Juan Luis Amigot Gracia, Ubarmin Klinikako Kudeaketa Zerbitzuko burua.

_Ordezkoa: Blanca Rípodas Trigo, Ubarmin Klinikako Langileriaren Kudeaketa eta Administrazio Ataleko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0605514