47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

502/2006 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Javier Andoni Jacoisti Serveto jaunak ezarritako 320/05 prozedura laburtuaren administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegira igortzen duena.

Administrazioarekiko Auzien bigarren epaitegiaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa egin du Javier Andoni Jacoisti Serveto jaunak, gorako errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka. Gorako errekurtso hura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 43 zelari lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez hornitzeko deialdian, lehiaketa fasearen behin betiko emaitzaren aurrean, egin zuen.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 28ko 276/03 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien bigarren epaitegiari administrazio espedientea igorriko zaio, Javier Andoni Jacoisti Serveto jaunak egin duen administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokiona, gorako errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka egina. Gorako errekurtso hura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 43 zelari lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez hornitzeko deialdian, lehiaketa fasearen behin betiko emaitzaren aurrean, egin zuen.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea Epaitegi hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazpenetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0605488