47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

111/2006 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Berritzeko Plana ezartzeko proiektuak garatzeko laguntza teknikoa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta lehiaketa publikoaren bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Antolaketa Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Berritzeko Plana ezartzeko proiektuak garatzeko laguntza teknikoko lanak eginen dituen enpresa hautatzea (2006/068 espedientea).

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

_Kontratuaren aurrekontua: 229.000,00 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 2006ko abenduaren 31ra bitarte.

_Klausulen agiriak: interneteko www.navarra.es orrian (zerbitzuen katalogoa/kontratazioak) edo Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administrazioaren Bulegoan (Tomás Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe II" eraikina, hirugarren oina).

_Proposamenak aurkezteko tokia, eguna eta ordua: 2006ko maiatzaren 15era arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, beheko oina, 31002 Iruña), edo Administrazio eta Prozedura Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideren bat erabiliz.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: 2006ko maiatzaren 25eko 10:00etan, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoan (Tomás Caballero parkea, 1, "Fuerte del Príncipe II" eraikina, hirugarren oina).

Iruñean, 2006ko apirilaren 3an._Informazioaren Gizarterako zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F0605778