47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

793/2006 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 3.1.c) oinarria aldatzen duena. Deialdi hura urriaren 24ko 2575/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 24ko 2575/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko azaroaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 137. zk.), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratu zen, 3.1.c) oinarria aldatzeko eskatuz, hain zuzen ere adierazten diren lanpostuen zerrendan, zeinetan izendatuak izatea deialdian parte hartu ahal izateko baldintza baita informazio sistemetako erdi mailako teknikariarena sartzea, lanpostu horretako eginkizunak sistema informatikoetako erdi mailako teknikariarenak bezalakoak direlako.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren martxoaren 16ko 74/2006 Foru Aginduaren bidez, ontzat hartu da errekurtsoa eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, deia egin duen organo gisa, agindu zaio deialdiaren 3.1.c) oinarria alda dezala, bertan ageri diren lanpostuen zerrendan informazio sistemen erdi mailako teknikariaren lanpostua sartzeko, hori alde batetik, eta bestetik, deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko beste epe bat jar dadila.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 24ko 2575/2005 Ebazpenaren bitartez, onetsi zuen deialdia, sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa, 3.1.c) oinarrian aldatzea.

"Sistema informatikoetako erdi mailako teknikari, programatzaile analista, sistemen programatzaile, informatikako programatzaile, txandako buru edo informazio sistemetako erdi mailako teknikari izateko lanpostu baterako izendatu izana."

2. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko beste epe bat, hamar egun naturalekoa, irekitzea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aldaketa hori sartu ondoren, lehenago aurkeztu ez direnak aurkeztu ahal daitezen, nahi badute. Horretarako, deialdian parte hartzeko eskatzen diren betebeharrak 2005eko abenduaren 1ean bete beharko dituzte, egun horretantxe bukatu baitzen eskabideak aurkezteko lehen epea.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0605567