47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Dirulaguntzak emateko deialdia

Xedea: Lizarrako klubendako 2006ko dirulaguntzak ematea, hartarako ezarritako oinarriei jarraituz.

Deialdia egin duen entitatea: Lizarrako Udala.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 115.919,34 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: 2006ko maiatzaren 15etik ekainaren 16ra bitarte.

Onuradunak: kirol klubak, legearen arabera eratuak, betiere Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol kluben erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan agertzen badira.

Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan ezarritakoak. Oinarriak eta beharrezkoak diren gainerako agiriak interesatuen eskura egonen dira, Lizarrako Udaleko Kirolen bulegoan.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Lizarrako Udaleko erregistroan, ereduari jarraituz (Lizarrako Udaleko Kirolen bulegoan eskuratu ahalko da), Lizarrako Udaleko Kirolen Batzordeko buruari zuzendua, behar bezala beteta eta klubeko buruak sinatua.

Lizarran, 2006ko martxoaren 28an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0605354