47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Zangozako Eskualdeko Mankomunitateak, 2006ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:

Kontratuaren xedea: hiri hondakin solidoendako kamioia, kutxa biltzaile-konpaktatzailea duena, erosteko lehiaketa.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa eta presako tramitazioaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 150.000,00 euro, BEZa barne.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko bulegoetan, Zangozako Kale Nagusiko 9 zenbakian (P.K. 31400), 948871247 telefonoa.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenen aurkezpena: Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko erregistroan (goian aipatutako helbidea), hamahiru (13) egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Zangozan, 2006ko martxoaren 31n._Mankomunitateko burua, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: L0605547