47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Prozedura irekiko lehiaketa publikoaren deialdia, Udaleko hiru komun publiko kudeatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko martxoaren 28an hartu erabakiari jarraikiz (17/MA), lizitaziorako deia egiten da, Iruñeko Udaleko hiru komun publikoren zeharkako kudeaketa kontratatzeko; Sarasate pasealekuan, Antoniutti parkean eta Autobusen Geltokian daude komun horiek.

Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Gehieneko aurrekontua, urtean: 350.000,00 euro.

Proposamenen aurkezpena: Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean eta osagarrietan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeak baimentzen duen edozein tokitan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egun naturala arte. Nolanahi ere, azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunean ere aurkezten ahalko dira eskaintzak.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen orrian ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edota kopiak, indarra duen legeriaren araberakoak, izan beharko dute.

Klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen agiria interesatuen eskura dago Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuko kalea, 7-9, behea, Casa Marceliano).

Iruñean, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0605546