47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

FUNES

Lehiaketa publikoa, "Funesko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta zola emateko (3. fasea)" izeneko obrak kontratatzeko

Funesko Udalak lizitaziorako dei egin du ondotik zehazten diren obrak egiteko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: "Funesko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta zola emateko (3. fasea)" izeneko obrak egitea.

Kontratatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Aurrekontuaren gastua, gehienez ere: 1.420.647,45 euro, B.E.Z. barne.

Enpresaren sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, E kategoria eta G taldea, 4. azpitaldea, E kategoria.

Obrak egiteko epea: hamar hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko 14:30ak arte, Funesko Udaleko Erregistro Orokorrean, honen bukaeran atxikitako eranskinaren arabera. Azken eguna balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunean amaituko da epea, ordu berean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: kontratazio mahaiak irekiko ditu, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta borzgarren eguneko eguerdiko ordu batean, Udalaren bulegoetan.

Kontratista interesatuek proiektu teknikoaren eta administrazio klausula partikularren pleguaren fotokopia eskuratzen ahalko dute, beren kontura, "Copia-Copia" dendan, Azkoiengo Julián Gayarre karrikan.

Funesen, 2006ko apirilaren 1ean._Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.

ERANSKINA

Proposamen ekonomikoen eredua

Obra kontratistaren izena ................, karrika ...................., zenbakia .........., herria ....................., p.z. .........., N.A.N. Funesko hornidura eta saneamendu sareak berritzeko eta zola emateko (3. fasea) proiektuaren eta baldintza teknikoen eta administrazio klausulen agiriaren berri izanik, hura osoki egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki loturik, diru honen aldera: (letraz eta zenbakiz) ........................ euro, B.E.Z. barne, hasierako prezioaren .............. (zenbakiz) merkeago baita.

(Eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0605544