47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BERBINTZANA

Gizarte-laguntzako eraikinaren obrak kontratatzea: II. fasea

Berbintzanako Udalak, 2006ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, gizarte-laguntzako eraikina egiteko II. faseko obren enkantea arautuko duen klausula administratiboen plegua onetsi zuen. Enkantea prozedura irekiaren bidez eginen da eta presako izanen da.

Obren adjudikazioak ezaugarri hauek ditu:

Xedea: gizarte-laguntzako eraikina egitea: II. fasea

Obren kokalekua: Berbintzana, Ribera kalea, z.g.

Egiteko epea: 5 hilabete eta 15 egun.

Lizitazioaren zenbatekoa: 254.221,05 euro

Kontratistaren sailkapena: C taldea, 2tik 9ra bitarteko azpitaldea, c kategoria.

Eskaintzak jasotzeko azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hamahirugarren egunean.

Eskaintzak irekitzea: Berbintzanako Udaleko bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 12:00etan. Ekitaldi irekia izanen da.

Dokumentazioaren azterketa: Berbintzanako Udaleko idazkaritzan (Foruen plaza,1).

Eskaintzak nori eta nora igorri: Berbintzanako Udala, Foruen plaza, 1, 31252 Berbintzana.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ................, adinez nagusia, bizilekua ................., helbidea ..............., N.A.N. zenbakia ................... nire izenean (edo hau ordezkatuz ....................., bizilekua ..............., helbidea ........................, ahalorde askietsiaren bidez ziurtatzen dudana), gizarte-laguntzako eraikinaren II. faseko obrak prozedura irekiaren bidez eta presaz adjudikatzeko izapidatutako enkantearen berri izanik, obrak egiteko hitza ematen dut, baldintza hauetan:

Prezioa: ........................... euro.

Obrak egiteko epea: ................

2006ko .......aren ............ (e)an.

Berbintzanan, 2006ko martxoaren 30ean._Alkate udalburua, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0605548