47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

MONTEAGUDO

Zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu izateko oposizio-lehiaketako proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, deialdia 2005eko 137. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen azaroaren 16an, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Monteagudoko Alkatetzak, 2006ko martxoaren 31ko ebazpenaren bitartez, Santiago Mañero Escribano jauna izendatu du Udaleko zerbitzu anitzetako menpeko enplegatu, bera izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Monteagudon, 2006ko apirilaren 3an._Alkatea, José María Vázquez Royo.

Iragarkiaren kodea: L0605579