47. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Izaskun Jorajuria Elizondo andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 29ko 1232/2005 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte eta Hizkuntzetako irakasleen kidegoetako berezko espezialitateetan aritzeko izangaien behin betiko zerrendak onetsi eta argitara eman ziren. Errekurtsoa Bigarren Hezkuntzako Frantseseko espezialitateko (euskaraz zein erdaraz) izangaien eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko Frantseseko espezialitateko (erdaraz) irakasleen zerrendei dagokie.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesatu guztiei honen berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2006ko martxoaren 30ean._Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0605499