44. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Lehiaketa publikoa, Tuterako entzierroko hesirako pilastrak eta oholak erosteko kontratua

Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak, 2006ko martxoaren 28an egin bilkuran, prozedura irekiko lizitaziorako deia egin du, presako enkantearen bidez Tuterako entzierroko hesirako pilastrak eta oholak erosteko kontratua esleitzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz.

Kontratuaren aurrekontua: 181.648 euro (ehun eta laurogeita bat mila seiehun eta berrogeita zortzi euro).

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: 3.632,96 euro (hiru mila seiehun eta hogeita hamabi euro eta laurogeita hamasei zentimo).

Proposamenak aurkezteko tokia: Castel Ruiz Kultur Etxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Mercadal plaza, 7, Tutera; 948 82 58 68 telefonoa), 9:30etik 13:30era; baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 20ko 30/1992 Legean aipatutako erregistroetan ere.

Eskaintzak aurkezteko epea: 13 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian agertzen direnak, interesatuen eskura baitaude, Castel Ruiz Kultur Etxearen bulegoetan.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Tuteran, 2006ko martxoaren 30ean._Burua, César Ignacio Pérez Garde.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ....................... NAN zenbakia: .............. Honen izenean eta hau ordezkatuz: ............................ NAN zenbakia edo IFZ: ............ Eskaintza ekonomikoa aurkezten du, non ................k konpromisoa hartzen baitu, Tuterako entzierroaren ibilbide berriko hesirako materiala saltzeko, hornidura kontratu baten bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean arautzen baita (73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1998ko ekainaren 19koa), diru honen truke, guztira: .............. euro (.............. euro) ........., kontzeptu guztiak eta BEZa barne; materiala:

Pilastra kopurua: ......... (ezaugarriak); zenbatekoa: ...... euro. Ohol kopurua: .................... (ezaugarriak); zenbatekoa: ......... euro.

Oinarrizko baldintzen agiri administratibo partikularrekin bat.

2006ko ................aren .....(e)an.

(Tokia eta eguna)

(Sinadura eta zigilua, halakorik bada)

Iragarkiaren kodea: L0605497