I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. arauan xedatutakoari men egiteko, 2005eko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 30ekoan argitaratu baitzen, deialdiko Epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du lehiaketa gainditu duenaren alde.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hauxe da izendatua:
LOURDES REZUSTA SAGASTI
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0605281