42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAKAIKU

UE-31 unitatearen borondatezko birzatiketa hasiera batez onetsita

M.ª Josefa Ansó Quintana andreak UE-31 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua aurkeztu zuenez, alkate gisa nire gain dauden eskurantzak baliatuta, erabaki dut hasiera batean onestea UE-31 borondatez birzatitzeko proiektua eta hogei egun baliodunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Jendaurrean egon bitartean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bakaikun, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0604675