42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SAN ADRIAN

Birzatiketa proiektuaren jendaurreko epe berria

Gobernu Batzarrak, 2006ko martxoaren 28ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"1._San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako herrigune inguruko lurzoru urbanizaezinetako eta AR-17 eremu homogeneoko birzatiketa proiektuaren testu bategin berria jendaurrean jartzea berriro, José Iruretagoyena Aldazek egina, José Martín Errea Rodríguez arkitektoaren laguntzarekin. Gobernu Batzarrak 2006ko otsailaren 20an onetsi zuen behin betiko eta erabaki horretan egindako aldaketen arabera erredaktatu da.

2._Aditzera ematea testu bateginaren espedientea berriro jendaurrean egonen dela hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan alegazioak aurkez daitezen.

3._Erabaki honen iragarkia eta 2006ko otsailaren 20ko bilkuran erabakitako behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Diario de Navarra egunkarira eta iragarki oholera igortzea, argitara eman daitezen.

4._Erabaki hau eta 2006ko otsailaren 20ko bilkuran hartutakoa jakinaraztea ukituak gertatzen diren jabeei, eta entzunaldirako epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten.

5._Ohartaraztea ezen jendaurreko epe berri horretan ez bada erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dela birzatiketa proiektuaren testu bategin berria, 2006ko otsailaren 20ko bilkuran behin betiko onetsitakoa. Testuak bere baitan biltzen ditu zenbait aldaketa, aipatutako erabakian jasotako determinazioen ondorioz sartutakoak."

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2006ko martxoaren 31n._Alkatea, Emilio I. Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0605509