II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
EUGI
Lizitazioaren iragarkia
Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Eugiko Kontzejuak, 2006ko martxoaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:
Kontratuaren xedea: Eugiko ostatuko taberna-jatetxea zerbitzu publikoaren kudeaketa errentan ematea.
Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.
Kontratazioaren aurrekontua: 5.500,00 euro urteko.
Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, Eugiko Kontzejuko idazkaritzan
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2.
Proposamenen aurkezpena: Eugiko Kontzejuko idazkaritzan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Proposamenak noiz eta non ireki: Eugiko Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, 13:00etan.
Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.
Eugin, 2006ko martxoaren 28an._Kontzejuko burua, José Gregorio Seminario Zamarreño.
Iragarkiaren kodea: L0605480