42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BURLATA

Akats zuzenketa, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duen ebazpenean

Akatsa atzeman baita Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, 2006ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 1ean argitaratutako hartan, hona hemen zuzenketa.

Deialdiaren III. eranskineko eskabide ereduan, hirugarren lerroaldean, honela dio:

"Eskatzen dut onartua izatea Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez (...)".

Ordea, honela behar du:

"Eskatzen dut onartua izatea Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez (...)".

Orobat, eskabide ereduaren hamabigarren lerroaldean, honela dio:

"Eskatzen dut eskabide hau onartzeko eta, ondorioz, onartua izateko Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian".

Ordea, honela behar du:

"Eskatzen dut eskabide hau onartzeko eta, ondorioz, onartua izateko Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren zerbitzuko kirol koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian".

Hogeita hamar egun naturaleko epe berria irekiko da, argitaratzen denetik hasita, interesatuek deialdian parte hartzeko eskabideak aurkez ditzaten. Jadanik eskabidea aurkeztua duten izangaiek ez dute berriz aurkeztu beharko, aurkeztutzat joko baitira, ez badute deialdian parte hartzeari uko idatzia egiten eta, hala nahi izanez gero, agiri berriak ekarri ahalko dituzte aipatutako epe horretan.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan.

Burlatan, 2006ko martxoaren 23an._Udalaren Musika Eskolako Patronatuko burua, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0605204