42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Almudi elkarteko pintura irakasle izateko lanpostu baterako oposizio-lehiaketa. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Almudi elkarteko pintura irakasle izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Blanca Esther Mauleón Sanz andrearen aldeko izendapen proposamena egin du, hura izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 10.3 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2005eko irailaren 30ean).

Lizarran, 2006ko martxoaren 23an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0605215