42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VIANA

Zerbitzu anitzetako enplegatuen izendapena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik José Miguel Alfaro Ibaibarriagak eta Carlos Naranjo Duquek aurkeztutako dokumentazioa, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuetarako epaimahaiak luzatutako proposamenean lehen eta bigarren izangaiak baitira, hurrenez hurren, betiere 2005eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean urriaren 21ean argitaratutako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz.

Kontuan hartuz aurkezturiko dokumentazioa zuzena dela, deialdian eskatzen zenari jarraituz.

Deialdiko 8.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, erabaki da.

1. José Miguel Alfaro Ibaibarriaga eta Carlos Naranjo Duque Vianako Udaleko funtzionario izendatzea, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuan ari daitezen.

2. Izendapen hori deialdian ezarritako baldintzei jarraikiz eginen da, urriaren 21ean argitaratu baitzen 2005eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta izaera hori hartuko du eta ondorioak izanen ditu jabetza hartzen duen egunetik.

3. Lanpostuek Administrazioko E mailako ordainsariak izanen dituzte, gehi Vianako Udalaren plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

4. Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapen hau jakinarazten zaienetik kontatzen hasita.

5. Deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratuko da eta interesatuei jakinaraziko zaie, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0605276