42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. arauan xedatutakoari men egiteko, 2005eko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 12koan argitaratu baitzen, deialdiko Epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du lehiaketa gainditu duenaren alde.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Endokrinologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu baterako izendapen proposamena onesten da. Hauxe da izendatua:

LUIS FORGA LLENAS

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0605277