42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

42/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana. Honen bidez "Iruña-Logroño autobiako B4 tartean Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" proiektua behin betikoz onetsi, haren jendaurreko epea bukatutzat eman eta, eta titularrei dei egiten zaie okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 26an emandako 478/2005 Foru Aginduaren bidez, onespen teknikoa eman zitzaion "Iruña-Logroño autobiako B4 tartean Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" proiektuari,"Iruña-Logroño autobia eraiki, zaindu eta ustiatzeko herri lanen kontzesioa" izeneko kontratukoa baita, eta, horrekin batera, jendaurrean jarri ziren, 30 egun baliodunean, bai proiektuak bai obra horiek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Foru agindu hura 2005eko azaroaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 137. zenbakian.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hau aurkeztu dela:

Alegazioa: J. Tomás Ollobarren Jaurrieta jaunak.

Eskatu du:

Bere etxebizitza eta harrizko eustorma errespetatzeko eta, hortaz, ez desjabetzeko.

Erantzuna:

Eskakizuna onartu da. Proiektua berriro aztertu da, eustorma eta etxebizitza ez ukitzeko.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Iruña-Logroño autobiako B4 tartean Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" proiektuaren jendaurreko epea bukatutzat ematea, foru agindu honen xedapen zatian, aurkeztutako alegazioaren erantzunean, adierazi bezala.

2. Behin betikoz onestea "Iruña-Logroño autobiako B4 tartean Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" proiektua.

3. "Iruña-Logroño autobiako B4 tartean Lizarra eta Alloren arteko NA-122 tokiko errepideko 8.2 bidearen trazadura" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, foru agindu honen eranskinean agertzen diren horiei, dei egitea ager daitezen apirilaren 21en Aberingo herriko etxean, okupatu aitzineko aktak egiteko eta, hala bada, baita ukituriko ondasun eta eskubideak behin betikoz okupatzekoak ere. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.) eta, egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako bitan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko martxoaren 15ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

ERANSKINA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

ABERINGO UDAL MUGAPEA

AB04 Echarri Redín, Javier, Jose Luis eta M. Eulalia 515,96 2.394,59 2 620A Alorra

San Juan kalea, 2 - Aberin 620B Larreak

AB001 Hortaleza Echegaray, Carmelo 578,25 0 2 597 Alorra

AB002 Ripa Nieva, Borja 5,50 0 2 627A Alorra

627B Larreak

AB003 Luquin Arrastra, Tarsicio 92,37 0 2 624 Alorra

AB004 Ripa Nieva, Borja 462,42 0 2 623 Alorra

AB005 Aberingo Udala 114,28 0 2 937 Lurzorua

Larreak

AB006 Hortaleza Echegaray, Carmelo 209,49 0 2 603 Alorra

AB007 Echarri Redín, Javier 35,89 0 2 618C Alorra

AB008 Ollobarren Jaurrieta, Jose Tomás 193,41 0 2 628C Fruta arbolak

AB009 Ollobarren Jaurrieta, Jose Tomás 137,08 0 2 628B Biltegia

AB010 Ollobarren Jaurrieta, Jose Tomás 65,84 0 2 628A Biltegia

AB011 Echarri Redín, Javier 576,74 0 2 618 Alorra

Desafektatutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

ABERINGO UDAL MUGAPEA

AB26 Gualde Gonzalez, M. Asunción eta M. Concepción -350,04 409,43 2 664 Larreak

Abadía kalea, 6 - Muniain

AB29 Morrás Barandalla, Victoria -998,54 998,54 2 152B Alorra

Karlos III.a, 53 2.Esk.-Pamplona

AB33 Fernandez Echegaray, Jesús -42,87 42.87 2 698A Alorra

Castillo kalea, 11 - Muniain

Iragarkiaren kodea: F0605260