42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

41/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-6346 errepidearen trazadura, Iruña-Logroño autobiako B4 tartean, aldatzea" izeneko proiektuari onespen teknikoa eman eta jendaurrean jartzen duena.

Iruña-Logroño autobiaren B4 tarteari lotutako Deikazteluko NA-6346 errepidea egokitu eta hobetzeko lanak zirela-eta, Deikazteluko Udalak eskatu zuen errepide horren trazadura honela aldatzeko: egungo trazadura hegoalderantz 300 bat metro mugitzea, NA-6346 eta NA-6341 errepideen arteko gurutzetik, izan ere, horrek nabarmen hobetuko luke errepidea, bihurgune arriskutsu bat kenduko bailitzateke Condesa de la Vega del Castillo jauregiaren hegoaldeko harresiaren ondotik. Halaber, udal igerietako sarreran arriskugarritasuna baztertuko litzateke eta kirol eremu hori hobeki integratuko litzatzeke herrigunean.

Bidezkoa den moduan jendaurrean jarri eta okupazioko aktak egiteko tramitazioari ekiteko, "NA-6346 errepidearen trazadura, Iruña-Logroño autobiako B4 tartean, aldatzea" izeneko proiektua prestatu da. Bertan biltzen da NA-6346 errepideko lanek ukituko dituzten ondasun eta zerbitzuen zerrenda hau.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

B4 tartea, "Lizarra-Los Arcos" tartea Deikazteluko NA-6346 errepidea

DEIKAZTELUKO UDAL MUGAPEA

DI33 Galdeano Lázaro, Antonio 2027,18 2.410,28 1 1200.ª Alorra

DI34 Deikazteluko Udala 177,64 1194,60 1 1199 Alorra

Martinez-Narvajas Astrain, Jose María 1017,10 1017,10 1 1195A Alorra

Sanz-Galdeano Vega, Antonio 72,21 72,21 1 1196A Larreak

Macua Etayo, Alejandro 548,90 548,90 1 1180A Alorra

Macua Etayo, Alejandro 34,56 34,56 1 1180B Eraikina

DI38 SAT N 651 173,52 228,98 1 824A Larreak

DI39 Sagasti Remirez, Antonio José y Socorro 83,24 371,43 1 825 Larreak

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHATZA

B4 tartea, "Lizarra-Los Arcos" tartea Deikazteluko NA-6346 errepidea

DEIKAZTELUKO UDAL MUGAPEA

DI131 Fernández Morentin, Paulino -89,32 154,34 1 398B Alorra

DI32 Galdeano Lazaro, Antonio -159,24 0 1 1073 Alorra

DI33 Galdeano Lazaro, Antonio -252,43 130,67 1 1200.ª Alorra

DI34 Deikazteluko Udala -1016,96 0 1 1199 Alorra

DI35 Azcona Luquin, Gerardo -218,05 0 1 1198.ª Alorra

DI36 Azcona Luquin, Gerardo -46,81 0 1 1198B Eraikina

DI37 Deikazteluko Udala -136,41 0 1 1197 Alorra

Nafarroako Gobernuak, urriaren 27ko 611/2003 Foru Dekretuaren bidez, presakotzat jo zuen Iruña-Logroño autobiako 4B eta 5. tarteen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Adierazpen hori, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz, ondoren behar diren aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, eta departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "NA-6346 errepidearen trazadura, Iruña-Logroño autobiako B4 tartean, aldatzea" izeneko proiektuari.

2. Aipatutako proiektu hori eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen azalpen zatian heldu dena, jendaurrean egotea 30 egun baliodunez, denbora horretan edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatziz eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko bulegoetan eta Deikazteluko udaletxekoetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Autovía del Camino, S.A. enpresari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 15ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0605259