42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Akats zuzenketa.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak apirilaren 4an eman zuen 97/2006 Foru Aginduaren bitartez martxoaren 8ko 68/2006 Foru Aginduaren akats zuzenketa egin zen. Foru agindu hura 2006ko martxoaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, 32. zenbakian, eta Zerga Ogasunak Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 4an duen eraikineko beheko, lehen eta seigarren oinak berritu eta egokitzeko obrak kontratatzeko espedientea onetsi zuen (GP 2005074 espedientea).

Beraz, lizitazioaren hasierako aurrekontuaren diru zenbatekoa zuzendu egiten da eta kontratuaren prezioa honako hau izanen da:

Hasierako aurrekontua: 1.826.854,90 euro.

Egin behar diren obren hirugarren fasea (antzeko obra baita) publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bidez esleitzen ahalko da, 1.700.000 euroan. Horrek esan nahi du kontratu osoak 3.526.854,90 euro eginen duela.

Aurreko iragarkiaren epea deuseztatu egiten da eta eskaintzak aurkezteko beste epe bat irekitzen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik kontaturik, hogeita seigarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte.

Iruñean, 2006ko apirilaren 4an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0605641