42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

569/2006 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Biltegietako eta Produktuak Kodetzeko Ataleko Atal Administratiboaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat (67696) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 22ko 1849/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait zentrotan merezimendu lehiaketaren bidez 44 burutza betetzeko deialdia onetsi zuen. Osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako eta erizaintza unitateetako burutzak ziren. Deialdia 2005eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 152. zenbakian.

Uztailaren 31ko 283/2000 Foru Dekretuak aldatu egin du Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikulua, eta 2. artikuluak ezartzen du baztertutako izangairik ez badago onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko dela.

Baztertutako izangairik ez dagoela ikusirik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Biltegietako eta Produktuak Kodetzeko Ataleko Atal Administratiboaren Ataleko buru izateko lanpostu huts bat (67696) merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

FERNANDEZ PEREZ, JOSE RAMON

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Alberto Margallo Lana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

_Ordezkoa: José Luis Moreno Ochoa, Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Antolaketa zuzendaria.

_Mahaikidea: Ignacia Redrado Laraña, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hornidura Zerbitzuko burua.

_Ordezkoa: Carlos Ibañez Amatriain, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun arloko Informazio Zerbitzuko burua.

_Mahaikidea: José Luis Larraya Galarza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Ordezkoa: José Antonio Jiménez Anadón, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

_Mahaikidea: Juanjo Del Cura Temiño, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Ordezkoa: María José Razquin Samitier, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

_Idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

_Ordezkoa: Miguel Angel Porres Azcona, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko burua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura eta Deialdiak Izapidatzeko Unitatera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0605146