41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

159/2006 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Metalaren merkataritza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 26/2006).

Ikusirik Nafarroako "Metalaren merkataritza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 26/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 10ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2005. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 56/2004).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Metalaren merkataritza" sektorerako (kodea: 3102005) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 22an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "METALAREN MERKATARITZA" SEKTORERAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2005EKO SOLDATEN BERRIKUSPENA

AKTA

Iruñean, 2006ko otsailaren 2ko bederatzietan, Nafarroako Metalaren Merkataritzaren Negoziazio Batzordea bildu da, hitzarmen horren 7. artikuluan ezarritako soldata-berrikuspena egiteko. Berrikuspena 2005eko ekitaldiari dagokio.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko ahalmena eta behar adinako ordezkagaitasuna dutela akordio hau sinatzeko, eta erabateko adostasunez hartu dituzte honako akordioak:

Lehena._Akta honi erantsirik dagoen soldata-taularen 2005eko ekitaldirako berrikuspena onartzea, Nafarroako benetako KPIaren gainetik puntu 1 aplikatuz egitekoa; beraz, igoera % 3,7 izan denez, % 4,7 aplikatzen zaie guztira 2004ko abenduaren 31n indarrean ziren taulei.

Bigarrena._Taulak Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentura igortzea, arauzko izapidaketa izan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezen.

Hirugarrena._Bi aldeek, elkar harturik, bidezko jotzen dute sektoreko enpresei gomendatzea lehenbailehen aplika ditzatela taulok, Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko tramitearen zain egon gabe.

Eta adostasunaren adierazgarri, hala sinatzen dute goian ageri den lekuan eta egunean.

Langileen ordezkariak: UGTren izenean, Alicia Sanz Pascal andrea; ELA-STVren izenean, Oscar Rodríguez Caparros jauna; CCOOren izenean, Juan Antonio Vidal jauna.

Enpresaburuen ordezkariak: Dario Ortega Núñez jauna.

METALAREN MERKATARITZA SEKTORERAKO HITZARMENAREN 2005EKO SOLDATA TAULAK 2005EKO KPI GEHI PUNTU BAT IGOZ BERRIKUSIAK (% 4,7)

2005

BERRIKUSIAK

LEHENENGO TALDEA:

Ingeniariak eta lizentziadunak 1.586,21

Laguntzaile teknikoak 1.381,06

Praktikariak 1.311,53

BIGARREN TALDEA:

Langileria, salmenta eta erosketa burua 1.529,39

Kudeatzailea edo zuzendari komertziala 1.576,15

Sukurtsaleko burua 1.529,39

Arduradun nagusia 1.529,39

Establezimenduko arduraduna, saltzaile eroslea 1.418,84

Biltegiburua 1.418,84

Taldeburua 1.418,84

Atalburua 1.343,07

Saltzaile bidaiaria 1.196,25

Plaza-artekaria 1.196,25

Saltzailea, 25 urtetik gorakoa 1.196,25

Saltzailea, 22 urtetik 25era artekoa 1.021,51

Laguntzailea 927,69

Saltzaile heldua. 25 urtekoak baino % 10 gehiago 1.315,87

Ikastuna, bigarren urtekoa 730,54

Ikastuna, lehenengo urtekoa 626,35

HIRUGARREN TALDEA:

Administrazio burua 1.529,39

Administrazioko atalburua 1.418,84

Kontularia 1.311,53

Administrari-ofiziala 1.196,25

Administrari laguntzailea, 25 urtetik gorakoa 1.077,95

Administrari laguntzailea, 25 urtetik beherakoa 969,94

Izangaia, bigarren urtekoa 730,54

Izangaia, lehenengo urtekoa 626,35

Kutxako laguntzailea, 20 urtetik gorakoa 918,24

Kutxako laguntzailea, 24-25 urtekoa 991,01

Kutxako laguntzailea, 25 urtetik gorakoa 1.116,10

Maileguzko salmentak kobratzen badituzte, % 10 gehiago,

horrek eragiketa osagarriak egitea eskatzen badu.

LAUGARREN TALDEA:

Marrazkilariak 1.457,41

Erakusleiho-apaintzaileak 1.235,76

LANBIDEKO PROFESIONALAK:

Zerbitzu teknikoetako burua 1.343,07

Tailerburua 1.215,20

1. mailako lanbideko profesionalak 1.196,25

2. mailako lanbideko profesionalak 1.079,03

Urgazlea 1.004,10

Langilezaina 1.213,57

Mutil espezializatua 1.079,03

Mutila 1.026,24

Telefonista 994,50

Ontziratzailea edo paketatzailea 1.002,59

Moztailea 1.196,23

Moztaile-laguntzailea 1.012,19

Ikastuna, bigarren urtekoa 730,54

Ikastuna, lehenengo urtekoa 626,35

Banaketako laguntzailea, 18-19 urtekoa 730,54

Banaketako laguntzailea, 16-17 urtekoa 626,35

BOSGARREN TALDEA:

Etxezaina, zaindaria, gauzaina, mandataria 994,50

Atezaina 994,50

Kobratzailea 1.049,53

Garbitzaileak (orduka) 5,09

Iragarkiaren kodea: F0603644