41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

157/2006 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Unión Asesora Piquer, S.L." enpresarako indarra duen lan hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 27/2006).

Ikusirik Iruñeko "Unión Asesora Piquer, S.L." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, negoziazio batzordeak sinatua (espediente zenbakia: 27/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 8an sartu da aipatu enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren testua, 17 artikuluz, 3 xedapen gehigarriz eta eranskin batez (2006ko lansarien taula) osatua, enpresaren ordezkariek eta langileen delegatuak (UGT) 2006ko otsailaren 3an izenpetu eta onetsia.

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala eta Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, baita irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Iruñeko Iruñeko "Unión Asesora Piquer, S.L." enpresaren (kodea: 3100502) lan hitzarmen kolektiboa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 22an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

IRUÑEKO "UNION ASESORA PIQUER, S.L." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

1. artikulua. Eremua. Hitzarmen honen xedea da "Unión Asesora Piquer, S.L." enpresak Iruñean duen lantokiko langileen lan baldintzak eta baldintza ekonomikoak arautzea.

2. artikulua. Indarraldia. Laneko Agintaritzak hitzarmena erregistratu ondotik, indarra hartuko du ondorio guztietarako 2006ko urtarrilaren 1ean.

Hitzarmenaren iraupena bost urtekoa da, 2010eko abenduaren 31 arte.

Indarraldian hitzarmen hauxe aplikatuko da, beste edozein baztertuz, orokorra nahiz autonomikoa izanik ere.

Hitzarmenaren amaiera iragartzen ahal da indarraldia bukatu baino hiru hilabete lehenago, baina bere baldintzek jarraituko dute harik eta hitzarmen berriak indarra hartu arte.

3. artikulua. Lanaldia. Asteak 37 lanordu izanen ditu, goizez 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta arratsaldez 16:30etik19:30era, astelehenetik ostegunera.

Udan lanaldi trinkoa ezar daiteke, arratsaldeetan lan egin daitekeelarik, baldin eta zerbitzua bermatzeko beharrezkoa bada.

4. artikulua. Oporrak. Urtean hogeita hamar egun naturaleko atsedenaldia izanen da, zuzendaritzak eta enplegatuek adostutako egunetan. Alabaina, aukeran nahiago izanen da oporrak uztailaren 1etik irailaren 15era arteko tartean hartzea.

Oporrak zatitzekotan ezin izanen da hiru puskatan baino gehiagotan zatikatu.

5. artikulua. Ordainsariak. Hitzarmenaren eranskinean paratu dira, norbere kategoriaren arabera.

2006ko urtarrilaren 1etik ezarri beharreko igoerentzat, abiapuntutzat hartuko dira 2005eko abenduaren 31n ziren lansariak.

6. artikulua. Aparteko eskersariak. Aparteko bi eskersari kobratuko dituzte langileek, hitzarmeneko ordainsariaren eta antzinatasun finkatuaren hilabeteko soldatakoak. Urte bakoitzeko uztailaren 4an eta abenduaren 22an ordainduko zaizkie. Halaber, hitzarmenaren saritzat zenbateko bereko beste hilabeteko bat ordainduko zaie, hamabi hilabetetan hainbanatzen ahal dena.

Aldi bateko ezintasun egoeran berdin-berdin kobratuko dira eskersari horiek.

7. artikulua. Joan-etorriak. Lanerako joan-etorriak eta parkina konpentsatzeko, hilean 50 euro kobratuko dira.

8. artikulua. Aldi baterako ezintasuna. Laneko istripua edo beste edozein arrazoirengatiko baja hartuz gero, hitzarmenaren soldata osoa jasoko da.

9. artikulua. Berrikuspena. Ordainsarien berrikuspena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean den soldaten taularen gainean aplikatuko da, 2007ko urtarrilaren 1etik hasita, eta horrela hurrengoetan ere, harik eta hitzarmena amaitu harte.

Berrikuspena Estatuko KPIa gehi puntu bat izanen da, aurreko urteko abenduaren 31ko ordainsarien gainean.

10. artikulua. Antolaketa funtzionala Lana eta enpresak burutzen dituen kanpoko zerbitzuak elkarrekin kudeatuko dituzte zuzendaritzak eta arloko arduradunek, ukitutako enplegatuen irizpideak ezagutzea galarazi gabe.

Barneko jarduketa sistema mantentzen ari da eta horren arabera, erabakiak eta aurreikuspenak hartzean kontuan izaten dira emandako zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea.

11. artikulua. Barneko erregulazioa. Langileen Estatutuaren 5 a) eta c) artikuluan eta 20.ean ezarritakoarekin bat, kalitatearen kudeaketa sisteman sartutako barne jarduketako Protokoloa hitzarmenean txertatu da, eta hala enpresak nola enplegatuek bete egin beharko dute.

12. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena. Ezarri diren baldintza ekonomikoak guztiak, orokorrean hartuta eta urteko konputuan, aldaketaren bat izan dezakeen edozein motatako xedapenen bidez konpentsatu eta irentsi ahalko dira.

13. artikulua. Prestakuntza. Lanbide prestakuntza ematerakoan kontuan hartuko dira lanaren eskakizunak eta prestakuntza hori langile guztien eskura jarriko da eta, are gehiago, derrigorrezkoa izanen da administrazioa, ofimatika berritzen denean edo lanpostuan normalean aritzeko nahitaezkoa denean.

14. artikulua. Laneko segurtasuna eta osasuna. Enpresak hitz eman du bere jarduerako araudi orokorra beteko duela eta ekintza prebentiboa antolaketan sartu du.

Prebentzioa enplegatu guztiekin beteko da, langileen ordezkariaren esku dagoen langileak izendatzeko sistemaren bidez.

15. artikulua. Zerbitzueen erabilpena. Komunikabideak eta zerbitzu telematikoak, telefonikoak, Internet, e.a., norberarentzako erabiltzen ahal dira behar-beharrezkoa den kasuetan eta, ahal delarik, jenderik ez dagoenean edo jendeari harrera egiteko denboratik kanpo.

16. artikulua. Arau osagarriak. Hitzarmenean aurreikusten ez den orotan, ezinbestez aplikatu beharrekoa den legeria orokorrari.jarraituko zaio.

17. artikulua. Hizarmenaren batzordea. Hitzarmena interpretatu eta betetzeko garaian arazorik gertatuz gero, batzordeak hartuko du esku, nahitaez, Langileen Estatutuaren 91. artikuluan adierazitakoa deusetan galarazi gabe.

Batzordeko kideak izanen dira kudeatzailea, langileen ordezkaria eta beste arlo bateko arduraduna.

HITZARMENAREN ERANSKINA

KATEGORIAK ORDAINSARIA G.S. OINARRIA

Kudeatzailea 1.335 1

Tituluduna 1.138 2

Buru teknikoa 1.236 2

Arloko burua 1.170 3

Administrazioko teknikaria 1.055 5

Administrazioko tekn. (Zerbitzuan 5 urte arte) 1.006 5

Teknikari espezialista 1.027 5

Operadorea 934 5

Gestiogilea 814 6

Baldintza gehigarriak.

1. Nominaren barnean 2005-12-31n finkatua zegoen antzinatasun kontzeptuaren zenbatekoak bere horretan segituko du.

2. Legez ezarritakoa baino lanaldi motzagoa eginez gero, lanaldiaren heinekoa izanen da soldata ere.

3. Lanbide kategoriak, bakoitzaren jardueretara egokituak, ez dira murrizgarriak eta honako hauek dira:

Kudeatzailea: zerbitzuen koordinazioa eta plangintza. Langileriaren zuzendaritza. Enpresen arreta teknikoa. Kalitatea kudeatzeko ardura. Administrazioa.

Tituluduna: bere ikasketen titulazioari dagozkion eginkizunetan arituko da, ekimen osoa izanik. Laneko arriskuak. Lan Ikuskatzailetzan eta beste erakundeetan jardutea. Laguntza ematea auzibideetan eta kontrolean.

(Goi mailako tituluduna bere maila unibertsitarioari dagozkion eginkizun guztietan aritzen bada, haren lansaria soldaten taulan aipatzen den erdi mailako tituludunarena baino ehuneko hogei handiagoa izanen da, gutxienez).

Buru teknikoa: araudia eta hitzarmenak kontrolatu eta aplikatzea. Gizarte Segurantzaren babes jarduera. Gaiei buruzko aholku ematea bezeroei eta interesatuei. Barneko jarraibideak, bai eta lan arloei dagozkionak, eta argibide batzordearen zuzendari izatea.

Arloko burua: atalaren arduraduna, orientatzailea eta antolatzailea izatea. Bere eginbeharrak ekimen eta borondate osoz betetzen ditu. Bere eremuko lana eta zerbitzua antolatzeaz gainera, beste arduradunekin harremanak ditu.

Teknikari administraria: horren zeregina da kontratazioak-afiliazioak egitea edo kotizazio nominak prestatzea, eduki osoan. Bezeroari arreta jartzea, puntuz puntu, bere eremuan. Sistemaren informatika. Bere arloko zereginak ezagutzea, garatzea eta gauzatzea.

Teknikari administraria (5 urtetik beherako zerbitzuekin): funtsean, aurreko lerroaldean zehaztutako enplegatuak egiten dituen lan berberak egiten ditu, baina lanpostuan urtetan aritzeak ematen duen esperientziagatik behar den perfekzio mailara eta erantzukizunera iritsi gabe.

Teknikari espezialista: laguntza lan osagarrietan eta beste lan espezializatuetan aritzen da, adibidez, bezeroari arreta egitea, harrera lanak, telefonoa, hornitzaileekin harremanak izatea, gordetzen diren suntsigarriez arduratzea, kalitatearen artxibo eta kontrol dokumentala. Kudeatzaileak adierazten dizkion gainerako eginbeharrak.

Operadorea: konplexutasun berezirik gabeko administrazio lan orokorrak aztertzea, sailkatzea, eta ordenagailuko lanak espezializatu gabeko erabiltzaile xumearen mailan. (17 urte edo gehiago izanik).

Gestorea: mandatuak, bidalketak eta entregak erakundeetara, entitateetara eta enpresetara eramatea. Kanpoko gestioen banaketa eta jarraipena antolatzen ditu.

Iragarkiaren kodea: F0603643