41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Iruñeko gazteendako Euskarazko Literatur Lehiaketa, 2006. urtean

Iruñeko Udalak Iruñeko gazteendako Literatur Lehiaketa deitu du, norgehiagokaren araubidean, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak 2005eko azaroaren 3an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi baitzuen. Hartutako erabakia behin betiko bihurtu da, ez baita erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkeztu, jendaurreko epean, betiere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bigarren lerroaldean xedatutakoa betez.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman da argitara, 2006ko otsailaren 17ko 21. zk.an.

1._Xedea.

Lehiaketa honen xedea gazteek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da.

Egileek lan bana aurkezten ahalko dute, modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak beharko dute izan, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

2._Modalitateak.

Hona, modalitateak: Poesia eta Narrazio laburra.

Idazlanek ondoko luzera izanen dute:

Poesia: 14 bertso, gutxienez, eta 40, gehienez.

Narrazio laburra: 2 orri, gutxienez, eta 5, gehienez, betiere tarte bikoitza utzirik eta alde batetik bakarrik mekanografiaturik.

3._Diru zuzkidura.

Deialdi honi 2.010,00 euro esleitu zaio, gehienez ere, sarietarako, Udalaren Aurrekontuko 5045140/480000 kontusailaren kargura, eta 1.200 euro, plaketarako, Iruñeko Udalean indarra duen Aurrekontu Orokorreko 5045140/226110 kontusailaren kargura.

Ondoko sariak ezarri dira, modalitate bakoitzeko, betiere 2. puntuarekin bat:

Lehen saria: 450 euro eta plaka oroigarria.

Bigarren saria: 225 euro eta plaka oroigarria.

Hirugarren saria: 150 euro eta plaka oroigarria.

Halaber, Epaimahaiak plaka oroigarria eta 90 euro saritzat dituzten bina akzesit ematea proposatu ahal izanen du, modalitate eta hizkuntza bakoitzeko. Orobat, epaimahaiak eman gabe utzi ahal izanen ditu aurreikusitako sari guztiak edo horietako batzuk.

Sariei esleitutako diru-kopuruei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.

Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

4._Izangaien betekizunak.

Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea Iruñean duten gazteek hartzen ahal dute parte, baldin eta 14 eta 18 urte bitartekoak badira, betiere 18 urte 2006ko abenduaren 31n baino lehen betetzen badituzte.

Saridunei ez zaizkie aplikagarri izanen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluak ezarritako debekuak.

5._Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.

Lanak ondoko eran aurkeztu behar dira:

_Lan bakoitzeko 5 kopia aurkeztuko dira, gutunazal hertsi baten barruan, izenorde batez sinaturik, eta kopia bakoitzean lehiakidearen adina adierazita. Gutunazalaren kanpoko aldean, ondoko testua idatziko dute:

Iruñeko gazteendako literatur lehiaketa

Modalitatea:

Lanaren izenburua:

Egilearen ikurritza edo ezizena:

Egilearen adina:

_Gutunazal horren barnean, beste gutunazal bat sartuko da, itxita; horren kanpo aldean egilearen izenordea idatziko da, eta barne aldean orri bat sartuko, non egilearen ondoko datuak adieraziko baitira: izena eta bi abizen, helbidea, telefonoa eta ikastetxea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskaerak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

Lanak Gaztediaren Etxeko Gazteendako Argibide Bulegoan aurkeztuko dira, (Zangoza kalea, 30).

6._Epaimahaia.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta ondoko pertsonek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Iruñeko Udalaren Kulturako Zinegotzi Delegatua edo horrek eskuordetuko duen zinegotzia.

Epaimahaikideak:

_Hizkuntza eta Literaturako bi irakasle, Iruñeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek proposaturik.

_Literaturako aditu bat, Kulturako Zinegotzi delegatuak izendatua.

_Udalaren Itzulpen zerbitzuko kide bat.

Idazkaria: Kulturako Alorreko zuzendariak izendatuko du.

Sariak, Epaimahaiak hala erabakitzen badu, "ex aequo" eman ahalko dira hainbat lani, halako eran non saria egile horien artean hainbanatuko baita.

Epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, eta organo eskudunari aurkeztuko dio, horren gainean ebatz dezan.

7._Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.

Saria emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

Saritu gabeko lanak Gaztediaren Etxeko Gazteentzako Argibide Bulegotik erretiratu ahalko dira (Zangoza kalea, 30), 2006ko abenduaren 31ra arte. Egun horren ostean jaso gabe utzitako lanak nahi duen moduan erabili ahal izango ditu Iruñeko Udalak, eta jaso gabe utzi dituztenek ezin izanen dute haien gainean inolako erreklamaziorik aurkeztu.

Iruñeko Udalak, saria ordainduta, lan saridunari dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak eskuratuko ditu egilearengandik, beretako bakarrik eta mundu mailan; orobat, lan horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatu ahalko ditu, libreki eta ezer gehiago ordaindu gabe, Jabetza intelektualari buruzko Legearen Testu Bateratuaren 26. artikuluak ezarritako epearen barruan, halako maneran non eskubidea izanen baitu lana gaur ezaguna den edo geroan asma daitekeen beste edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzkotan aurkezteko. Horrek barne hartzen ditu ustiatzeko modalitateak oro, hau da, lana edozein euskarri edo formatotan erreproduzitzekoa, eta horien artean bereziki, hala liburu batean edo euskarri digital edo zenbakizko batean egitekoa nola lana banatzeko eta jendaurrean paratzeko eskubideak, mundu osoko merkatuetan ustiatze aldera. Aurrekoak berariaz hartzen ditu barne lanak on-line igorri eta transmititzea, eta horiek eskura paratzea, internet tankerako sare digital elkarreragileen bidez.

Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar OINARRI hauei dauden-daudenean men egitea, bai eta Iruñeko Udalaren erabakiei ere, oinarriok interpretatzean sor liteken edozein zalantzaren aurrean.

8._Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2006ko martxoaren 15ean._Iruñeko Udalaren Kulturako Zinegotzi Delegatua.

Iragarkiaren kodea: L0604881