41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

162/2006 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Alabastroaren industriak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 28/2006).

Ikusirik Nafarroako "Alabastroaren industriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 28/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 15ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2006. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 60/2005).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Alabastroaren industriak" sektorearen (kodea: 3100305) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 22an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ALABASTROAREN INDUSTRIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2006KO SOLDATEN BERRIKUSPENA

A K T A

Behean sinatzen dutenak, Agrupación de Alabastro de Navarra elkartearen, UGT sindikatuko Metal, Eraikuntza eta Antzekoen Federazioaren (MCA-UGT) eta langileen ordezkariak, bildu dira eta

Erabaki dute:

1. Alabastroaren sektoreko 2006. urterako soldaten taulak sinatzea, Alabastroaren hitzarmeneko 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, zeinetan zehazten baita 2006. urteko soldaten igoera KPI erreala gehi puntu bat izanen dela (3,7+1 = 4,7).

2. 2006. urtean 1.788 orduko lanaldia izanen da.

3. Honakoa da istripuaren eta laneko eritasunaren asegurua:

_Baliaezintasun iraunkor osoa: 35.937,24 euro.

_Erabateko baliaezintasun iraunkorra: 13.201,05 euro.

_Heriotza: 13.201,05 euro.

Beste gairik ez dagoenez, bilerari bukaera eman zaio.

Sinatua: Antonio Saez Sesma, Isidro Jiménez Morales, Manolo Randez Garbayo, Pedro Chivite Fernández, Jesús Sesma Monte, Fernando Garbayo Bea, Eduardo Segura Ramírez eta Severo García Pesquera.

2006KO SOLDATEN TAULAK

1. mailako administ.-ofizialak 772,82 253,44 1026,26 1026,26

Laguntzailea 661,93 225,52 887,45 887,45

Izangaia 567,33 120,58 687,91 687,91

Tailerreko langile arduraduna 774,64 275,88 1050,52 1050,52

Peoien burua 774,64 275,88 1050,52 1050,52

1. mailako ofiziala 750,14 241,44 991,58 991,58

2. mailako ofiziala 724,46 192,01 916,47 916,47

Laguntzailea 700,88 169,08 869,96 869,96

Peoi espezialista 679,06 167,61 846,67 846,67

Peoi arrunta 656,81 161,30 818,11 818,11

16-18 urte bitarteko pintxea 466,77 123,26 590,03 590,03

14-16 urte bitarteko pintxea 418,43 112,85 531,28 531,28

Iragarkiaren kodea: F0603645