4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

S-1 sektoreko plan partziala behin betiko onetsirik

Esteribarko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2005eko abenduaren 2an:

Alkatetzaren maiatzaren 17ko 118/2005 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Arletako S-1 sektoreko plan partziala, José Orueta Gaytán de Ayala jaunak sustatua. Jendaurreko epea bukatu da (2005eko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, ekainaren 1ekoa, eta Diario de Navarra, 2005eko maiatzaren 31koa), eta alegazio bakarra aurkeztu da, Eugenio Romero Nuñez jaunak aurkeztua.

Alegazio hori igorrita prestakuntza taldeari, haren erantzuna jaso da, ezesteko proposamena aholkatuz.

Orobat, Lurraldearen Antolamendu, Ingurumen eta Etxebizitza Departamentuari igorri zitzaion, aurretiko txostena eman zezan, eta erantzuna idatziz jaso zen, 2005eko ekainaren 2an. Ofizio horretan ez zen Plan Partzialaren gaineko inolako aipamenik, bai ordea, arau subsidarioetako aldaketa puntualaren tramitazioaren gainekoa, eta horrek ez du zerikusirik espediente honekin.

Horrenbestez, Udalbatzak ondokoa erabaki da aho batez:

a) Behin betiko onestea Arletako S-1 sektoreko plan partziala, José Orueta Gaytán de Ayala jaunak sustatua.

b) Behin betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta alegazio-egileari, bidezko diren errekurtsoen berri emanez.

Esteribarren, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0523884