4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

10-A eta AA-6 banaketa eremuko birzatiketa proiektua hasiera batez onetsirik

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2005eko azaroaren 21eko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako H.A.P.O.ko 10-A eta AA-6 banaketa eremuko birzatiketa proiektua, hain zuzen Alfaroko errepidean, industrialdean. Proiektua, María José Díaz Hernández andreak sustatu du, Construcciones Santiago Calvo, S.A.ren izenean. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko erregistro orokorrean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko azaroaren 21ean._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0523877