4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Gora jotzeko 05-2524 errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu gabeko Iruña Elduayen Olleta eta Antonia Díaz Sastre andreentzat

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2005eko abuztuaren 8an:

JOB 05-ABU-08 (66/PR)

"Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeak jarritako gora jotzeko 05-2524 errrekurtsoaren gaineko idazkia eta dokumentazioa jasorik, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alor honen aurka 2005-IV-15ean aurkeztu zuen, hain zuzen ere administrari laguntzaileen aldi baterako kontratazioak egiteko hautatutako izangaien zerrenda baten onespenari buruz, honako hau ebatzi dut:

1._Aipatu Auzitegiari igortzea errekurtsoaren gaineko udal espedientearen kopia eta, horrekin batera, ebazpen honen hirugarren puntuan epea emateko aipatzen diren jakinarazpenak.

2._Aurkeztutako errekurtsoaren gaineko udal txostena edo alegazioak onestea, aurreko puntuan aipatu agiriekin batean igortzeko.

3._Espedientean ageri diren interesatuei ebazpen hau jakinaraztea, eta hamar egun balioduneko epea ematea Auzitegira ager daitezen."

Iruñean, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0523868