4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Administrazioarekiko 4/05-2 auzi-errekurtsoa. Legearen araberako jakinarazpena, aurkitu gabeko María Cristina Iturrioz Nicolás andrearentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2005eko urriaren 20an, honako ebazpen hau eman zuen:

ALE 05-URR-20 (1/MA)

"Carlos Pérez de la Rosa jaunak administrazioarekiko 4/05-2 auzi-errekurtsoa jarri du (oinarrizko eskubideak) Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari zuzendua, Nafarroako Gorteak 3 eta 5 eta Karlos III.a etorbidea, 7 zenbakian dagoen autobus geltokiak sortzen duen kutsadura akustikoari buruzkoa, honako hau ebatzi dut:

1._Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean demandatukide gisa ager daitezen aipatu errekurtsoaren autoetara.

2._Ondotik, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari inpugnatutako ebazpenaren espediente administratiboa bidaltzea, baita interesatuendako jakinarazpenak ere, halakorik behar den kasuetan.

3._Aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (oinarrizko eskubideak) ager dadila Udala, xede horretarako Víctor Sarasa Astráin jauna legelari izendaturik, eta Santos Julio Laspiur García, berriz, prokuradore."

Iruñean, 2005eko abenduaren 1ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0523867