4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESTERIBAR

2005eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa batzuk hasiera batez onetsirik

Esteribarko Udalak, 2005eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2005eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa hauen lehen espedientea:

_Kreditu gehikuntza sartzea; guztira, 13.200 euro.

_Kreditu bereziak sartzea; guztira, 69.300 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2005eko abenduaren 2an._Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0523928