4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

B E R B I N T Z A N A

2006. urteko zerga-tasak

Berbintzanako Udalak 2006ko karga-tasak onetsi zituen 2005eko azaroaren 17ko osoko bilkura arruntean. Hona hemen:

Zerga/ zerga-tasa:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,38.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala: % 1,4.

4._Trakzio mekanikoko ibilgailuen edo zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifa orokorra.

5._Eraikuntzen gaineko zerga: % 2,30.

6._Plusbalioaren gaineko zerga: populazio eskubidedunari lotutako kuota (5000 biztanle bitarte), dagokion aldiaren araberakoa:

_5 urte bitarteko aldia: 2,2ko tasak.

_10 urte bitarteko aldia: 2,1eko tasak.

_15 urte bitarteko aldia: 2,0ko tasa.

_20 urte bitarteko aldia: % 2,0 -% 10eko tasa.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat, iragaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarriko da, eta ondoko errekurtsoak paratu ahalko dira erabakiaren aurka:

a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik aitzina.

Berbintzanan, 2005eko azaroaren 25ean._Alkate udalburua, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0523478