4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SARTAGUDA

2005eko aurrekontu orokorreko 1. aldaketa behin betiko onetsirik

Sartagudako Udalak, 2005eko urriaren 24an egin osoko bilkuran, 2005eko aurrekontu orokorreko 1 zenbakiko aldaketa onetsi zuen. Aldaketa hori jendaurrean egon zen 2005eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 7an, argitaratu ondotik.

Jendaurreko epe horretan erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsita gelditu da. Hona hemen:

GASTUAK:

Kontusaila: 1 511 60100. Izena: Paseo de la Peña zolatzeko proiektuaren lansariak. Zenbatekoa: 8.700 euro.

Guztira: 8.700 euro.

Aldaketak, guztira: 8.700 euro.

Finantzaketa:

_Bajak deuseztatzeagatik.

Kontusaila: 1 872. Izena: diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 8.700 euro.

Guztira: 8.700 euro.

Aldaketak, guztira: 8.700 euro.

Sartagudan, 2005eko azaroaren 29an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.

Iragarkiaren kodea: L0523426