4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

OTIÑANO

2005eko aurrekontua behin betiko onetsita

Otiñanoko Kontzejuak, 2005eko irailaren 23ko bizilagunen batzarrean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2005eko 126. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta urriaren 21ean, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 660,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 7.800,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 9.220,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak eta bestelako dirusarrerak: 45.000,00. euroak.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 25.100,00 euro

Dirusarrerak, guztira: 87.780,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 2.700,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 9.560,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 7.370,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 68.000,00 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 150,00 euro.

Gastuak, guztira: 87.780,00 euro.

Otiñanon, 2005eko azaroaren 29an._Kontzejuko burua, Jaime Arzoz Chasco.

Iragarkiaren kodea: L0523338