4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

L U Z A I D E

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Elizaldea, S.L. Jarduera: merkataritza eraikina (ostatu-kafetegia, jatetxea, oroigarri denda, tabakoak eta elikagaiak, harategia). Tokia: 1. poligonoko 103 eta 105. lurzatiak, Luzaideko Benten auzoa.

Luzaiden, 2005eko azaroaren 25ean._Alkatea, Juan José Camino Camino.

Iragarkiaren kodea: L0523843