4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ORKOIEN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: MB Hidroacero. Jarduera: autoetarako industria metalurgiko osagarria handitzea. Tokia: Arazuri-Orkoien industrialdea, C kalea, Orkoien.

Orkoienen, 2005eko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0523839