4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1118/2005 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Castejongo Udalaren Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.

Ikusirik Castejongo Udaleko alkate-udalburuak, "Castejongo Udalaren Musika Eskola" izeneko erakunde autonomoa ordezkatuz, aurkeztu duen eskaera, erakunde hori baita herri horretako Udalaren Musika Eskolaren titularra, eskola horri gitarra elektrikoaren espezialitatea irakasteko baimena eman dakion.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eskatutakoaren alde emandako adostasun-txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen zaio Castejongo Udalaren Musika Eskolari (ikastetxearen kodea: 31013215) "gitarra elektriko" musika-tresnaren espezialitateko ikasketak emateko, 2005/2006 ikasturtetik aurrera.

2. Hemendik aurrera, eskolak Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen 39.5 artikuluan ezarritako ikasketak emateko baimena izanen du, espezialitate hauetan:

_Oinarrizko eskaintzan ezarririk daudenak, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz; hain zuzen ere, "musika tresnak jotzea" arloko hurrengo espezialitateak: akordeoia, bateria, klarinetea, zehar-flauta, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, saxofoia eta tronpeta.

3. Departamentu honen baimena beharko da eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Arestian aipatutako foru dekretuaren 20. artikuluaren arabera, eskolaren entitate titularrak bere gain hartuko du ebazpen honek baimendutako ikasketen finantzazioa.

6. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

8. Ebazpen hau igortzea Musika Eskolaren titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2005eko azaroaren 21ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0523510