4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2005eko abenduaren 19koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Garesko herrigune historikoa lehentasunez berritu beharreko eremu deklaratzen duena.

Nafarroako Gobernuak eta Garesko Udalak interesa dute etxebizitzen zaharberritzea bultzatzeko udalerri horretako gune historikoan, eraikuntza eta historia aldetik duen garrantzia bereziagatik. Zaharberritzea sustatu nahirik, bada, onetsi da Barne Babes eta Berrikuntzako Plan Berezia (BBBPB).

Urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuak 9. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen direnez, eta Estellerriko Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoaren adostasun txostena izanik, baita beharreko dokumentazioa ere, bidezko da lehentasunez zaharberritu beharreko eremu deklaratzea BBBPBk Garesko herrigune historikoan antolatutako esparrua, haren suspertze fisiko, ekonomiko eta soziala bultzatuko duena.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Garesko herrigune historikoa lehentasunez zaharberritu beharreko eremu deklaratzea, urriaren 1eko 276/2001 Foru Dekretuan eta bat heldu diren xedapenetan aurreikusitako ondorioekin. Barne Babes eta Berrikuntzako Plan Bereziak, 2004ko irailaren 16an behin betikoz onetsiak, mugatzen du alderdi hori.

2. Erabaki honen berri ematea Etxebizitza Zerbitzuari eta Garesko Udalari, eta aditzera ematea erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Aldez aurretik errekerimendua egiten ahal zaio Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko abenduaren 19an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0524557