39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SESMA

Plantilla organikoa onetsirik

Nire agindupeko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2006ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuaren 19 eta 20. artikuluei eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz. Hona hemen:

a) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa, erabaki honen 1. eranskinean ageri dena, onestea.

b) Ordainsari osagarriak, erabaki honen 1. eranskinean ageri direnak, onestea.

c) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen zerrenda, erabaki honen 2. eranskinean datorrena, onestea.

d) Plantillaren eta lanpostuen zerrenden kopia Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, onesten denetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean.

1. ERANSKINA

Funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

_Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 21 lanpostukoa.

_Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako lanpostua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 30.

Lan-kontratudunak

_Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: lanaldi partziala. Osagarria: % 2.

_Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: lanaldi osoa. Osagarria: % 16,86.

_Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: lanaldi partziala. Osagarria: % 2.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Izen-deiturak: Guembe Elizalde, Francisco Javier. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Gradua: 4. Egoera administratiboa: jardunean.

Izen-deiturak: Martinez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako lanpostua. Maila: D. Gradua: 4. Egoera administratiboa: jardunean.

Lan-kontratudunak

Izen-deiturak: María Rosario Mangado Etayo. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C. Gradua: 2. Egoera administratiboa: jardunean.

Izen-deiturak: Guillermo Ruano Ampudia. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko gisa).

Izen-deiturak: María Teresa García Garraza. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko gisa, lanaldi partzialean).

erabaki hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1. Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2. Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3. Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Sesman, 2006ko martxoaren 6an._Alkatea, Pedro María Mangado.

Iragarkiaren kodea: L0604065