39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ETXARRI-ARANATZ

Deialdia, Etxarri-Aranazko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta bulego orokorrean aritzeko, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1._Arau orokorrak. (Deialdia 2006ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran onetsi zen.

1.1. Deialdi honen xedea da Etxarri-Aranazko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat betetzea bulego orokorrean aritzeko. Lanpostuak badu baldintza atxikia, alegia, euskaraz nahitaez jakitea.

1.2. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du hautatua lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aitzina, bere ondorio guztiekin. Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorreko bazkide bihurtuko da eta alta emanen zaio, abenduaren 30eko 13/1993 Foru Legeak ezarri bezala.

1.3. Lanpostuak C mailari dagozkion lansariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bateginean eta Ordainsarien behin-behineko Erregelamenduan eta Etxarri-Aranazko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoetan.

1.4. Lanaldiaren antolamendua zerbitzuaren beharretara egokituko da beti, eta hura noiznahi aldatzen ahalko dute administrazioko organo eskudunek.

1.5. Zeregin eta eginkizun nagusiak bere kategoriarako ezarritakoak dira.

1.6. Izangai izendatuak Etxarri-Aranatzen bizi beharko du, eta horretarako udal mugape horretan finkatuko du, egiazki, bere bizilekua.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Adinez nagusia izatea eta nazionalitate espainiarra edo beste edozein Estatutakoa izatea, abenduaren 29ko 7/1994 Foru Legeak bere 1. artikuluan ezartzen duenari lotuz eta bertan ezartzen diren baldintzetan.

b) Goi Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea.

c) Euskararen ezagutza frogatzea Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzaturiko Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; edo bestela, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar bezalakoa dela egiaztatzeko.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik berezia ez izatea.

2.2. Aipatu betebeharrok deialdi honen zortzigarren oinarrian ezartzen diren epean eta eran frogatu beharko dituzte izangaiek, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dituzte.

3._Eskabideak.

3.1. Eskabideak Etxarri-Aranazko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriok ere aurkeztu beharko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldian izangaiak aurkeztu nahi dituen merezimendu guztiak egiaztatzen dituzten agiri jatorrizkoak, edo, horrela egiaztatzea ezinezkoa direnetan, baloratzea nahi dituen titulu, frogagiri eta bestelakoen kopia kautotua edo fotokopia (kautotu ahal izateko jatorrizko agiriarekin batera aurkeztu beharrekoa).

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, formazko akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Udaleko alkatea.

Ordezkoa: alkateordea.

1. mahaikidea: OHOko irakaslea.

Ordezkoa: OHOko irakaslea.

2. mahaikidea: Udaleko langilea, unibertsitateko diplomaduna.

Ordezkoa: unibertsitateko diplomaduna.

3. mahaikidea: Etxarri-Aranazko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: inguruko Udal bateko administrari-ofiziala.

4. mahaikidea eta idazkaria: Etxarri-Aranazko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: inguruko Udal bateko idazkaria.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izaten ahalko du proba guztietan edo batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1. Laneko esperientzia (5 puntu gehienez).

a) Administrazio publikoan administrari-ofizial gisa emandako zerbitzu urte bakoitza: 3 puntu. Gehienez ere, 5 puntu.

b) Administrazio publikoan administrari laguntzaile gisa emandako zerbitzu urte bakoitza: 1 puntu. Gehienez ere, 4 puntu.

c) Edozein enpresa pribatutan, administrari laguntzaile gisa aritutako urte oso bakoitzeko: 0,50 puntu, eta gehienez ere 3 puntu.

Zerbitzu urteak osoak ez badira, zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, horren arabera emanen zaie puntuazioa izangaiei.

6.3.2. Prestakuntza osagarriagatik: (gehienez ere 5 puntu).

1. Unibertsitateko goi mailako titulu bakoitzeko: 3 puntu.

2. Erdi mailako titulu bakoitzeko: 2 puntu.

3. Lanbide Heziketako 2. mailako titulu bakoitzeko (administrazio arlokoa): 1 puntu.

4. Lanpostuarekin ikusteko zuzena duten prestakuntzako ikastaroak (informatika, kontabilitatea, artxiboa eta bestelakoak) epaimahaiak baloratu beharrekoak, eta behar bezala egiaztatuak jatorrizko tituluaren edo fotokopiaren bidez. Puntuazioa honela eginen da:

a) 20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,10 puntu.

b) 20 ordu baino gehiago eta 50 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,20 puntu.

c) 50 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,25 puntu.

Ikastaro horiengatik, gehienez 2 puntu emanen dira.

6.3.3. Epaimahaiak lehiakideek alegatu merezimenduen gaineko azalpen eta datuak eskatu ahalko ditu noiznahi.

Epaimahaiak, nahi bezala baina bere iritzia arrazoituz, baloratuko ditu kasuan-kasuan bidezkotzat jotzen dituen merezimenduak, aurreko ataleei dagozkienak, eta behin ere ezin izanen du onartu alegatu edo agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik.

6.3.4. Lehiaketaldia amaiturik, izangai bakoitzak eskuratu duen puntuazioa jarriko da jendaurrean iragarki oholean.

6.4. Oposizioko probak.

Oposizioaldiak ondoko proba hauek izanen ditu:

Euskara proba. Deialdi honetako 2.1.c) oinarrian eskatutako baldintza egiaztatu ez duten izangaiek bakarrik eginen dute.

Proba idatzia izanen da eta beste bat, ahozkoa, eta horien bidez egiaztatuko da izangaiak plantilla organikoan ezarritako hizkuntz eskakizunera egokitzen ote diren.

Sakanako Euskara Mankomunitateko teknikariek eginen dituzte probak.

6.4.1. Lehenbiziko proba:

a) Lehen ariketa: ortografia.

Epaimahaiak prestatutako galdetegiei idatziz erantzun edo diktaketa bat egin beharko da.

Proba hau egiteko 30 minutu emanen da gehienez ere.

b) Bigarren ariketa: matematika.

Oinarrizko lau erregeletan, zatikietan, hiruko erregela bakunean zein konposatuan eta korrituaren erregelan oinarrituriko buruketak egin beharko dira. Ariketa hau egiteko izangaiek ezin izanen dute kalkulagailurik erabili.

Ariketa horretarako ordu bat izanen da gehienez ere.

c) Hirugarren ariketa: gaiak.

"Test" moduko galdera ariketa, deialdi honen II. eranskinean agertzen den programako gaiei buruz.

Ariketak berrogeita hamar galdera izanen ditu.

Ariketa honen iraupena ezin izanen da bi ordutik goitikoa izan.

6.4.2. Bigarren proba:

a) Lehen kasu praktikoa: informatikako ariketa.

Kasu praktikoa, ofimatikako probak izanen dituena (Word, Excel eta Access, Internet, Outlook).

Proba horien gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du probak hasi aurretik.

b) Bigarren kasu praktikoa:

Bi dokumentu edo gehiago egin beharko dituzte (ofizioak, Alkatetzaren ebazpenak, bandoak, iragarkiak, eskabideak, etab.), toki administrazio bateko administrari laguntzaile lanpostuan egin behar izaten direnak.

Kasu praktiko bakoitzaren planteamendua idatziz edota ahoz egin ahal izanen du epaimahaiak.

Epaimahaiak probako testuaren transkripzioa zein modutan egin arautuko duten formalitateak finkatuko ditu.

6.4.3. Lehen probako ariketen balorazioa.

Ortografia: 7,50etik 15 puntura bitarte emanen dira. Gutxienez 7,50 puntu, ariketa gainditzeko.

Matematika: 7,50etik 15 puntura bitarte emanen dira. Gutxienez 7,50 puntu, ariketa gainditzeko.

Gaiak: 0tik 30 puntura bitarte emanen dira. Gutxienez 15 puntu, ariketa gainditzeko.

6.4.4. Bigarren probako ariketen balorazioa.

Lehen kasu praktikoa (informatika): gehienez ere 30 puntu emanen dira. Gutxienez 15 puntu, ariketa gainditzeko.

Bigarren kasu praktikoa: 0tik 10 puntura bitarte emanen dira. Gutxienez 5 puntu, ariketa gainditzeko.

6.4.5. Oposizioaldiko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Ariketa bakoitzari dagokion gutxienezko puntuazioa bederen eskuratzen ez duena baztertuta geldituko da. Halaberean, ariketa guztietan baztertuta geldituko dira ariketen edozein gai edo zatitan 0 puntu ematen dieten izangaiak.

6.4.6. Ariketak zer ordenatan eginen diren, ordena horri berari jarraikiz zuzenduko ditu epaimahaiak: lehenengo proba (ortografia, matematika, gaiak) eta bigarren proba (informatika eta kasu praktikoak). Ariketa bat gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira eta epaimahaiak ez du probaren gainerakoa kalifikatuko.

6.4.7. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak baztertuta geldituko dira.

6.4.8. Lehiaketa-oposizioaldiko azkeneko kalifikazioa, izangai bakoitzak bi fasetan erdietsitako puntuazioen batuketaren emaitza izanen da.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

7.1. Azken ariketa zuzendurik, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda, bakoitzaren puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, paratuko du jendearen aitzinean Etxarri-Aranazko Udalaren iragarki oholean. Horretarako, izangai bakoitzak ariketetan lortutakoak batuko ditu eta zerrenda horrekin batera, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen du. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

8._Agirien aurkezpena.

8.1. Proposatutako izangaiak, proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epean, udal bulegoetan ondoko agiriok aurkeztu beharko ditu:

a) Nortasun agiriaren fotokopia (identifikaziorako legezkoa dena).

b) Jaiotze ziurtagiria.

c) Deialdiaren 2.b) oinarrian eskatutako tituluak egiaztatzen dituzten agiriak.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

8.2. Interesatuak aipatutako agiriak aurkezten ez baditu ezarritako epean, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, ezingo da izendatua izan eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira, hasierako eskabidea faltsuki betetzeagatik etor dakiokeen erantzukizuna kendu gabe.

8.3. Azken atalean azaldutakoa gertatzen bada, Udalak 7. atalean azaltzen den izangai zerrendan ondo_ ondotik heldu diren izangaiak hartu eta haiekin betetzen ahalko du lanpostua.

9._Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, aski arrazoituriko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Etxarri-Aranazko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu. Halakorik gertatzen bada, 9.4. oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

9.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, karguaz jabetzen ez bada, Etxarri-Aranazko Udaleko funtzionarioen araubideko langile finkoa izateko eskubideak galduko ditu. Halakorik gertatuz gero, aurreko oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat para daiteke:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Etxarri-Aranatzen, 2006ko otsailaren 20an._Alkate udalburua, Juan Bautista Mariñelarena.

1. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: ......................., adinez nagusia; Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: .............. , jaioteguna: 19...(e)ko ......... aren ........a

jaioterria: ........... (............), helbidea: .............., kalea: .............., zenbakia: ........., posta kodea: ........... telefonoa ..............

Honako hau azaltzen dut:

Etxarri-Aranazko Udalaren zerbitzuko administrari ofizial izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, .....ko .......aren ...koa) eskatutako baldintzak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik.

Honekin batera Nortasun Agiriaren kopia aurkeztu dudala.

Horrenbestez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

(Eskatzailearen sinadura)

2. ERANSKINA

1. gaia._Legeari eta Erregelamenduari buruzko ideia orokorrak. Udal ordenantza eta erregelamenduak: motak eta horiek onesteko baldintzak. Alkatetzaren bandoak.

2. gaia._Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea.

3. gaia._Udalerria. kontzeptua eta osagaiak. Udal administrazioa: beharrezko antolakuntza eta antolakuntza osagarria. Udal autonomia: eskumena. Espezialitateak: Kontzejua Nafarroan; Mankomunitateak.

4. gaia._Nafarroako toki entitateen ondasunak. Kalifikazioa, aldaketa eta atxikipena. Erosketa, besterentzea eta kargatzea. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea. Herrilurrak eta aprobetxamenduak.

5. gaia._Nafarroako toki entitateen baliabideak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen arabera. Ezagupen orokorrak.

6. gaia._Udal aurrekontuak Nafarroan: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomikoa eta funtzionala. Onetsi eta aldatzeko tramiteak.

7. gaia._Ideia orokorra biztanleen udal erroldaren gainean. Udalaren jarduketak hirigintza plangintzaren alorrean. Jarduera sailkatuak eta kaltegabeak.

8. gaia._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea. Printzipioak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak. Administrazioaren isiltasuna. Errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak Toki Administrazioan. Toki entitateen egintza eta erabakien aurkako administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoaren aipamen berezia.

9. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina. Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretua. Toki korporazioen zerbitzuko langileak: motak. Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudunen kontratazioa. Toki erakundeetako funtzionarioen eskubide eta betebeharrak. Bateraezintasunaren gaineko araubidea.

10. gaia._18/1986 Euskararen Foru Legea, abenduaren 15ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Euskararen erabilera arautzen duen 29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa.

11. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen aplikazio esparrua. Kontratu administratibo motak. Prestatzeko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta erak.

12. gaia._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa. Edukia eta xedea.

13. gaia._Nafarroako Foru Erakundeak. Foru Parlamentua, Comptos Ganbera, Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.

Iragarkiaren kodea: L0603755