39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DONEZTEBE

Alkatetzaren 17/2006 ebazpena

Ikusirik Doneztebeko Udaleko kirol instalazioetarako enplegatu euskaldun bat oposizioz hartzeko deialdiaren oinarriak.

Ikusirik 2005eko urriaren 27ko udal erabakia, plantilla organikoaren aldaketa hasiera batez onesten duena -2005eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 5ekoan, argitaratu zen kirol instalazioetako lanpostuan eragina du_ eta haren behin betiko onespena, 2006ko 13. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 30ean, argitaratu zena.

Toki Araubideko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g artikuluan xedatutakoari jarraituz, abenduaren 16ko 57/2003 Legeko testuarekin bat

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa._Doneztebeko Udaleko kirol instalazioetarako enplegatu lanpostu bat euskaldun batekin oposizioz betetzeko deialdiaren oinarriak onestea, baita epaimahai kalifikatzailea ere.

Bigarrena._Deialdi hori ebazpen honekin batean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta udaletxeko iragarki oholean agertzea.

Hirugarrena._Ebazpena Udalaren osoko bilkurara igortzea, bidezko ondorioak izan ditzan; alabaina, tramite hutsa denez, ezin da errekurtsorik jarri administrazio bidean.

DONEZTEBEKO UDALEKO KIROL INSTALAZIOETAN ARITZEKO, ENPLEGATU EUSKALDUN BAT OPOSIZIOZ HARTZEKO DEIALDIA

OINARRIAK

1. oinarria._Baldintza orokorrak.

1.1. Deialdi honek enplegatu euskaldun bat oposizioz hartzea du xede, Doneztebeko Udalaren zerbitzuko kirol instalazioetan aritzeko.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Doneztebeko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko da, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da eta hartan alta emanen zaio.

Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko E mailan sartuko da eta aipatu mailari dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

Lanaldi partziala beteko du, zerbitzuko beharrei egokitua. Araubide hori edozein momentutan alda lezake Udalak.

1.2. Izendatzen den izangaiak eginkizun hauek beteko ditu, besteak beste:

_Erantzukizun guztia instalazioen eta erabiltzaileen gainean.

_Kiroldegiko sarrerak kontrolatu eta tasak kobratzea.

_Instalazioak ireki eta ixtea.

_Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia, igerilekuak, pilotalekuak) garbitzea eta mantentze-lanak.

_Lanpostuari dagozkionak izanik, Udalak bere gain jartzen dituenak.

1.3. Izendatuak Donezteben bizi beharko du edo, gehienez ere, 15 kilometrora.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea izatea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategineko 7 a) artikuluan ezarri bezala. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia da testu hori.

b) Adinez nagusia izatea eta erregelamenduz ezarritako adinik bada, hura ez gainditzea.

c) Eskola ziurtagiria edo horren baliokideren bat bederen izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Euskaraz jakitea, hautatze prozesuan Hizkuntz Eskola Ofizialen batek emandako gaitasun agiriaren bidez frogatu beharko dena, edo horren balio berekotzat jotzen den beste titulazio baten bitartez (EGA edo erdi mailako titulua); bestela, hizkuntza maila nahikoa baduela erabakiko duen proba gainditu beharko du.

f) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak deialdi honen 9.3 oinarrian ezarritako epean eta moduan egiaztatu beharko ditu aipatu beharkizun guztiak. Eskabideak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko ditu eta haien jabe izanen da hautatze prozeduran, harik eta izendatu arte.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Eskabideak Doneztebeko Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean. Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.3. Eskabidearekin batera, euskararen gaitasuna frogatzeko eskatu den titulua, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, aurkeztuko dute.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Doneztebeko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akats formalik egin badute, zuzenketak egiteko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta haiek ebatzitakoan, Doneztebeko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko eta, probak hasteko datarekin eta tokiarekin batean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

1._Mahaiburua: José Cruz Irigoien Irungarai jauna, Doneztebeko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Teresa Gaspar Gutiérrez andrea, Doneztebeko Udaleko alkateordea.

2._Mahaikidea: Vicente Maylin Tellechea jauna, Doneztebeko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Jesús Mª Juanena Aríztegui jauna, Doneztebeko Udaleko zinegotzia.

3._Mahaikidea: María José García Santos andrea, Doneztebeko San Migel eskolako zuzendaria.

Ordezkoa: Gema Lopetegi Peñagarikano andrea, Doneztebeko San Migel eskolako orientatzailea.

4._Mahaikidea: Antxone Otxandorena Mindegía andrea, Doneztebeko Mendaur BHIko zuzendaria.

Ordezkoa: Mattari Plaza Zugarramurdi, Doneztebeko Mendaur BHIko orientatzailea.

5._Mahaikidea: Txomin Mindegia Iriarte jauna, zerbitzu anitzetako enplegatua, Doneztebeko Udaleko langileen ordezkari.

Ordezkoa: Tomás Uterga Ezcurra jauna, zerbitzu anitzetako enplegatua, Doneztebeko Udaleko langileen ordezkari.

Idazkaria: Joaquín Duque Ibarrondo jauna, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasuneko idazkaria, hizpidea duela baina botorik gabe.

Ordezkoa: Miguel José Belarra Tellechea jauna, Zubietako eta Iturengo Udalen Batasuneko idazkaria.

5.2. Hautapen probak hasi aurretik eratu beharko du epaimahaiak eta eratzea baliozkoa izateko, baita jarduteko ere, kideen erabateko gehiengoak bederen egon beharko du bertan.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak proba guztietan nahiz batzuetan aholkulari adituak ekar ditzake. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko.

6. oinarria._Oposizioaldia.

6.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratzearekin batera finkatuko da oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna.

6.2. Gero, epaimahaiak, behar den garaian, hurrenez hurren eta erregelamenduaren arabera jakinaraziko ditu gainerako probak, Doneztebeko Udalaren iragarki-oholean iragarkiak paratuz.

7. oinarria._Oposizioaldia.

7.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: euskera (gai edo ez gai). Deialdi honetako 2.1.e) oinarrian eskatutako baldintza egiaztatu ez duten izangaientzat bakarrik. Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, eta haietan erabakiko da izangaiak gaitasuna duen edo ez, hau da, 1. hizkuntz eskakizuna betetzen duenetz: euskararen oinarrizko ezagutza.

Ahozko proban, izangaiak gai orokor batzuen artean bat aukeratu eta haren gainean 5 minutuan mintzatuko da.

Idatzizko proba diktaketa bat izanen da, edo idazki bat egin beharra.

Malerrekako Mankomunitateko euskara teknikariak prestatuko ditu proba hauek.

Gai kalifikazioa lortzen ez dutenak bazterturik geldituko dira.

b) Bigarren ariketa: teorikoa, bi proba izanen ditu:

Lehenbiziko proba: galdera labur edo test moduko batzuei erantzunen zaie idatziz, deialdi honetako II. eranskineko gaiei buruz. Gehienez ere, 30 puntu emanen dira. Gutxienez 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

Bigarren proba: Galdera batzuei erantzun beharko zaie, diktaketa bat eginen da eta matematikako eragiketa eta problema batzuk, idatzita betiere, izangaiek orotografia, aritmetika, kalkulu eta abarrez dakitena frogatzeko. Gehieneko puntuazioa: 30 puntu. 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

c) Hirugarren ariketa (ez da baztergarria): elkarrizketa bat epaimahaikoekin. Horretarako, behar duten aholkularitza teknikoa izanen dute mahaikideek. Elkarrizketan, egin beharreko lanaren inguruko kontuak izanen dira mintzagai, baita izangaiaren ezaugarriak eta egokitasuna zehazteko balio duen beste edozein ere. Gehienez ere, 5 puntu emanen dira.

Oposizioaldiko puntuazioa, guztira, 65 puntukoa izanen da, gehienez ere.

8.2. Ariketa bakoitza zuzendutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du Doneztebeko Udalaren iragarki oholean azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, baita oposizioaldiko hurrengo ariketaren eguna, tokia eta ordua ere, hogeita lau ordu lehenagotik ariketa bera denean, edo berrogeita zortzi ordu lehenagotik, beste ariketa bat denean.

Dena dela, egoerak hartara behartuz gero, proba guztiak egun berean egin ahalko dira epaimahaikoek gehiengo soilez hala erabakita.

8.3. Probak egiteko deialdi bakarra izanen da, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria._Gainditzen dutenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak prestatu eta ikusgai jarriko du, Doneztebeko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioarekin batera.

9.2. Oposizioan zeinek eskuratzen duen puntuazio altuena, haren aldeko aldeko izendapen proposamena igorriko dio Epaimahaiak Doneztebeko Alkatetzari. Proposamen hori Doneztebeko Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak eskabidea aurkeztuko du Doneztebeko Udaletxean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, ondoko dokumentazioarekin batera:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

d) Eskatzen den titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua edo hura lortzeko eskubideak ordainduak dituela erakusten duen ordainagiria.

e) Zin egite edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela.

9.4. Proposatutako izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izanen da Udaleko lan-kontratudun finko izendatu, eta haren egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

9.5. 9.4 atalean azaldutakoa gertatuz gero, azterketa gainditzen dutenen zerrendan, 9.1 atalekoan, zein den hurrengoa, izangai hark beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

9.6. Administrazio dei egilearen lan-kontratudun finko direnek ez dituzte berriz aurkeztu beharko haien garaiko izendapena lortzeko frogatu behar izan zituzten betekizun eta baldintzak; lan-kontratudun finko direla eta haien espedienteko inguruabarrak frogatzen dituzten agiriak baino ez dituzte aurkeztu beharko.

10. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautatze prozesua bukatu eta izangaiak 9.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkeztuta dituela, Doneztebeko alkateak bertako Udaleko lan-kontratudun finko izendatuko du proposatutako pertsona.

10.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Aipatu epearen barrenean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Doneztebeko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraituko zaio.

11. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza onetsi zuen organoaren aurka, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo errekurtsoa ekarri duen aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2006ko otsailaren 14an._Alkatea, José Irigoyen Irungaray.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ......, sorteguna: ............, sorterria: ........... (........), helbidea: ................ (kalea, posta kodea, herria), telefonoa: .............

Zure aitzinera azaldu eta adierazten du:

Doneztebeko Udaleko enplegatu euskaldun bat oposizioz hartzeko deialdian onartua izatea eskatzen duela, haren zerbitzuko kirol instalazioetan aritzeko.

Ez duela karguan aritzea galarazten dion eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez duela.

Ez dela diziplinako espediente bidez ezein administrazio publikoren zerbitzutik kanpo utzia izan, eta, era berean, ez dutela eginkizun publikoak betetzeko gaitasunik gabe utzi.

Baduela deialdian eskatzen den titulazioa.

Baldintza guzti-guztiak betetzen dituela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdira aurkezteko eskatzen den euskara ezagutza frogatzen duen titulua eransten diola edo ez eskabideari.

Horrenbestez,

Eskabide hau onartua izatea eskatzen du eta, horren indarrez, bera ere onartzea oposizio bidezko deialdiaren probetan, Doneztebeko Udalaren zerbitzuko kirol instalazioetan enplegatu euskaldun gisa aritzeko.

(Eguna eta sinadura)

DONEZTEBEKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Doneztebeko udalerria: bertako geografia, ekonomia eta historiari buruzko ezagutza orokorra: kaleak, auzoak, mendiak, alderdiak, ibaiak, etab.

2._Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Udal organoak. Bilkuren araubidea.

3._Udalaren kirol instalazioak. Instalazio motak, haien ezaugarriak eta funtzionamendua.

4._Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

Iragarkiaren kodea: L0603845