39. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ALLIN

Hautetsien ordainsariak

Allinibarko Udalak, 2006eko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1._2005. urteko ekitaldian honako lansari hauek izanen dira:

_Osoko bilkuretara eta zenbait erakundetara joateagatik, hala nola Teder, Jurramendiko Ur Mankomunitatea eta Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatea: 90 euro.

_Ohiko gaietarako Herriko Etxera egunero joateagatik: 30 euro.

_Informazio batzordeetara joateagatik: 30 euro/batzordea.

_Bide-sari eta joan-etorriengatik: bide-sariak, egiaztagiriak ekarriz, eta kilometro-ordaina, administrazio publikoetarako agindua dagoena.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Larrionen, 2006ko otsailaren 27an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0603899